Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • JOLASTU GEUGAZ!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Sartu
Gizartea

Greba egin dute unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan

Hezkuntza publikoko irakasle, heziketa bereziko langile, sukaldari eta garbitzaile eta haur eskoletako hezitzaile eta langileek egin dute greba, gehiengo sindikalak deitutaUnibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko irakasle, heziketa bereziko langile, ...

Mikel Santiso
Busturialdea
2017/05/18

Hezkuntza publikoko irakasle, heziketa bereziko langile, sukaldari eta garbitzaile eta haur eskoletako hezitzaile eta langileek egin dute greba, gehiengo sindikalak deituta

Unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko irakasle, heziketa bereziko langile, sukaldari eta garbitzaile eta haur eskoletako hezitzaile eta langileek greba egin zuten martitzenean, gehiengo sindikalak deituta. ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuek deituta, bigarren greba eguna egin zuten herenegun, martxoaren 22koaren ostean.

Sindikatuen arabera, grebak %80ko jarraipena izan zuen, eta Eusko Jaurlaritzak esandakoaren arabera, berriz, %45ekoa. Martitzeneko greba egiteko, hainbat arrazoi zituztela salatu zuten hezkuntza publikoko langileek: hezkuntza sisteman inbertitzen dena Europako bataz bestekotik oso urrun egotea, langileen behin-behinekotasunaren bataz bestekoa %40koa izatea, geletan dauden ikasle kopurua handiegia izatea dituzten beharrei modu egokian erantzun ahal izateko, arrazoiren batengatik lanera joan ezin den irakasle bat baldin badago beraiek ordezkatuko dituen pertsona seigarren eguna iritsi arte ez bertaratzea, gaixorik daudenean hileko soldataren %75 soilik jasotzea lehen hiru egunetan eta euren soldatek azken bost urteetan bataz beste 400 euroko jaitsiera izatea.

Bigarren Hezkuntzako langileen esanetan, herenegungoa protestatzeko eguna zela erabaki zuten, «etorkizuna eraikitzeko zutabe nagusia den hezkuntza sisteman ezinbestekoak diren hobekuntzak aldarrikatzeko eguna» zela argudiatuta. Hezkuntzan gertatzen ari denaren adibiderik argiena irakasle bat gaixorik jartzen denean administrazioak ezartzen duen «zigor bikoitza» dela adierazi zuten irakasleek: «Alde batetik, soldatatik kentzen digute dirua, eta beste aldetik ez dute irakasle ordezkorik bidaltzen ikastetxera seigarren eguna iritsi arte. Hori zigorra bi bider ezartzea da, eta zigor hori irakasleek ez ezik, ikasleek ere pairatzen dute». Irakasle hutsune hori gainontzeko irakasleek bete behar izaten dutela salatu zuten, eta oso gutxitan izaten direla hutsunea betetzera doazen irakasle horiek ikasleek duten irakasgaian adituak.

Beste deialdi bat

Datorren martitzenerako beste greba bat deitu dute sindikatu gehienek, (CCOOk ez du greba horretarako deirik egin momentuz) eta oraindik ere denbora dagoen arren, unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko langileek urrun ikusten dute nego- ziazio mahaian jarri ere egitea. Sindikatuen esanetan, ezingo da hezkuntza publikoaren kalitatea berreskuratu krisiaren aurreko lan baldintzak berreskuratu arte. Sindikatuek gogorarazi zuten gai horiek eraman zituztela mahai sektorialera, baina Hezkuntza Sailak ez duela negoziatzeko asmorik agertu. Kontrakoa adierazi zuen Josu Erkoreka Jaurlaritzaren bozeramaileak: negoziatzeko «interes falta» erakutsi dutela sindikatuek. «Eskatzen dutena ez dago Eusko Jaurlaritzaren esku», adierazi zuen, eta gaineratu zuen sindikatuen argudioek ez dutela grebarako deialdia justifikatzen.

Greba japoniarra

Ondarroako Institutuan greba egiteko beste modu bat planteatu zuten herenegun. Klaustroaren %80ak bat egin zuen grebagaz, baina ikasleak ahalik-eta gutxien kaltetzeko asmoz portzentaje horretatik lau irakaslek izan ezik, greba japoniarra bezala ezagutzen dena egin zuten. Horregatik, irakasleek euren ohiko jardunaldia egin zuten institutuan, baina argi utziz beraiek ere bat egiten zutela aldarrikapenekin.

Ohiko greba eginez gero Hezkuntza Sailak soldataren zati bat kenduko liekela ikusita, nahiago izan zuten lanera joan eta administrazio publikoak kenduko lieken kantitate horren zati bat institutuan eratzen ari diren poltsa sozialean sartu. Horrela, datorren ikasturtetik aurrera institutuko erabiltzaileek izan ditzaketen beharrak asetzeko erabiliko dute diru hori. Beraien esanetan, «nahiago ikasleen beharretarako eman dirua administrazioak kendu eta diru hori hor zehar galtzen uztea baino».

Ondarroan, hezkuntzan jasandako murrizketak salatzen zituzten pankartak bota zituzten institutuaren azken solairuko leihoetatik. «Hezkuntza eraiki ahal izateko, gizartea modu justu eta solidarioan eraikitzeko, baldintza guztiak hobetu» behar direla aldarrikatuz amaitu zuten euren agerraldia Ondarroan.

Lekeition, bestalde, greba deialdiagaz bat eginda, udaletxe aurrean bildu ziren irakaskuntza publikoko langileak eta familiak, Irakaskuntza publikoaren alde: murrizketarik ez! lelopean. Ordu erdiko elkarretaratzean bildu ziren, giro onean.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.