Gernikako erretiratuen urteko bazkaria egingo dute hilaren 27an
Gernika-Lumoko erretiratuek urteroko bazkaria egingo dute, eta aurten ere, merkatu plazan bilduko dira horretarako. Maiatzaren 27an elkartuko dira, eta 14:30ean jarri dute ordua.Gernika-Lumoko Udalak gogoratu duenez, bederatzigarren bazkaria izango da ...
Gernika-Lumoko Udalak gogoratu duenez, bederatzigarren bazkaria izango da aurtengoa, eta dagoeneko maiatzeko «ekitaldi garrantzitsuenetakoa» bihurtu dela azaldu du.
Parte hartu nahi duenak bazkarirako txartela erosi beharko du 3 euroren truke udaletxean, hirugarren adinekoen Pasealekuko guneetan, Sociedad Gernikesa elkartean eta zenbait ostalaritza-establezimendutan: Omago Txikin, Auzokoan, Bake Ederren eta Santanapen.