Herriko produktu bereizgarri izan gura dute San Juanen oinatzek
Udalaren Enplegu Planaren baitan Bermeoko Gaztelugatxe Gozotegiak egindako proiektua da. Txokolate eta hurretxaz betetako pastak diraKondaira batek dio San Juanek hiru pausotan egin zuela Bermeo eta Gaztelugatxeko San Juanen arteko bidea. Pauso horieta...
Udalaren Enplegu Planaren baitan Bermeoko Gaztelugatxe Gozotegiak egindako proiektua da. Txokolate eta hurretxaz betetako pastak dira
Kondaira batek dio San Juanek hiru pausotan egin zuela Bermeo eta Gaztelugatxeko San Juanen arteko bidea. Pauso horietako bat, Sanjuanportalen bertan dago. Kondaira horretan oinarrituta, Bermeoko Alde Zaharrean kokatuta dagoen Gaztelugatxe Gozotegiak San Juanen oinatzak izeneko pastak egin ditu, oinatzen formagaz.San Juanen oinatzak herriko produktu bereizgarria izateko jaio dira. Helburu nagusia herria bisitatzen dutenek bertako oroigarri gozoa eraman ahal izatea dela azaldu dute proiektuaren arduradunek.
Txokolate eta hurretxaz betetako eta gurinez egindako pasta kurruskariak dira. Urko Aristegi gozotegiko jabe eta pasten egilearen esanetan, hainbat proba egin dituzte azken emaitza lortu arte. Egunero prestatuko dituzten pastak direla azaldu dute, gainera.
Nabarmentzeko bilgarria
Ordu askoko lana izan arren, azken emaitzagaz «pozik» daude. Halaber, pasten kalitateaz gain, packaging-a ere nabarmendu gura izan dute. Bilgarriak oroigarri itxura duela diote; barruan, gainera, kondairaren berri ematen da, bizkaitarrez eta gazteleraz.
Idurre Bideguren Bermeoko alkateak azpimarratu duenez, pasta horien elaborazio prozesu guztia Gaztelugatxe Gozotegiak eta Bermeoko Ostalaritza eta Merkataritza suspertzeko proi- ektuaren dinamizatzaileek elkarlanean landu dute. Izan ere, Enplegu Planaren baitan, Bermeoko Udalak herriko ostalaritza eta merkataritza suspertzeko proiektua jarri zuen martxan. Horretarako, bi pertsona kontratatu zituzten, Miren Egaña eta Karmele Sanchez. Bezeroaren ikuspuntua kontuan hartuta, ostalaritza eta merkataritza sektorea dinamizatzea izan dute helburu.
Lanean hasi zirenean, konturatu ziren Bermeok ez zuela produktu bereizgarri bat, hala, hori bilatzen aritu dira. Azaldu dutenez, 50 enpresa baino gehiagok parte hartu dute proiektuan. Horietako bat izan zen Gaztelugatxe Gozotegia, eta proiektuaren emaitza dira, hortaz, San Juanen oinatzak. Produktua herritarrentzat zein bisitarientzat gustukoa izatea espero dute guztiek, bai eta herriko irudi gozo bihurtzea ere.