Denboraldiko azken partida Itxas Ganen jokatuko du Bermeok
FUTBOLA // Bermeo FTk Deustoren kontra jokatuko du bihar denboraldiko azken partida, Itxas Ganen, 18:00etatik aurrera. Talde bermeotarra 3. mailako 4. multzoko sailkapenean zortzigarrena da 53 puntugaz, eta aurretik du Deusto, 55 puntugaz. Bermeoren at...
FUTBOLA // Bermeo FTk Deustoren kontra jokatuko du bihar denboraldiko azken partida, Itxas Ganen, 18:00etatik aurrera. Talde bermeotarra 3. mailako 4. multzoko sailkapenean zortzigarrena da 53 puntugaz, eta aurretik du Deusto, 55 puntugaz. Bermeoren atzetik puntu bat gutxiagogaz dago Santurtzi. Aurreko astean markagailuan aurretik joan ostean, 3-2 galdu zuen Bermeok Pasaiaren kontra.