Silikona likidoaz ariko dira 5. Polimers & Medical Applications jardunaldian
Osasun eta teknologia berrien sektoreko adituak batuko ditu gaur goizean, Markina-Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Gunean, Leartikerrek antolatutako ekitaldianLeartikerrek antolatutako bosgarren Polimers & Medical Applications jardunaldia ospatuko ...
Osasun eta teknologia berrien sektoreko adituak batuko ditu gaur goizean, Markina-Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Gunean, Leartikerrek antolatutako ekitaldian
Leartikerrek antolatutako bosgarren Polimers & Medical Applications jardunaldia ospatuko dute gaur, Markina-Xemeinen dagoen Lea-Artibai Berrikuntza Gunean. Osasunaren sektorean polimeroek eta teknologia berriek eskaintzen dituzten berrikuntza eta aukerak aztertzea helburu duen jardunaldia, urteroko hitzordu garrantzitsu bilakatu da sektore hauetan interesa dutenentzat. Aurten, silikona likidoa izango dute ardatz.Sei aditu batuko ditu gaurko hitzaldiak silikona likidoaren inguruan hitz egiteko. Esate baterako, Baionako Merkataritza Ganberako Aitor Arbelaizek, Silikona Likidoa eta Osasuna gure lurraldean hitzaldia eskainiko du. Arbelaiz Leartikerrek zuzentzen duen eta Baionako Merkataritza Ganberako kide den Health LSR proiektu europarraren baitan egiten ari den merkatu ikerketaren inguruan ariko da. «Silikona likidoaren erabilera oinarri hartuta, Health LSR proi- ektuak Akitania-Euskadi-Nafarroa eremuko polimeroen sektoreko enpresen dibertsifikazioa bilatzen du, osasun arlora bideratuz. Horretarako, silikona likidoz egindako bost prototipo sortu, eta, ostean, enpresetara transferituko dira industrializazio eta merkaturatze prozesuetarako. Horrela, proiektuan parte hartzen duten agente ezberdinen lokarri ekonomikoak indar- tuko dira», azaldu dute.
Jardunaldiko beste hitzaldi garrantzitsuetako bat Carlos III Unibertsitateko Jose Luis Jorcanorena izango dela azpimarratu dute antolatzaileek. Jorkanok Azal funtzionalaren 3D bioinprimaketaz hitz egingo du. «Gai oso interesgarria da Jorcanok mahai gainera ekarriko duena, 3D inprimaketaren bitartez azal funtzionala lortzeak sendagai eta kremen testak egiteko hain polemikoa den animalien erabilera desagertzea suposatu bait dezake», zehaztu dute.
Etorkizuneko erronka
Leartikerrek azaldu duenez, Markina-Xemeingo zentroarentzat Biomedikuntzaren sektorea etorkizuneko erronka da. Sektore horri lotuta, hainbat akordio sinatu ditu Leartikerrek, enpresa, unibertsitate eta erakunde europarrekin.
Jardunaldia 09:30ean hasiko da, eguerdira arte luzatuko delarik. Aitor Arbelaiz eta Jose Luis Jorcanogaz gain, Tecno-Med ingenieros enpresako Xabier Canalsek eta Claire Murphyk, Bluestar Silicones taldeko Bertrand Bordesek eta Osasen enpresako Arrate Jauregibeitiak hartuko dute parte jardunaldian.