Gernika FSk denboraldiko etxeko azken partida du bihar
Gernika Futbol Salak denboraldiko etxeko azkenengo partida jokatuko du bihar Abadiñoko Gaztetxie taldearen kontra, 17:00etatik aurrera, Santanape Kiroldegian.Lehentasunezko mailan Bizkaia mailako altuena jokatzen duen taldeak Euskal Ligara igotzeko au...
Lehentasunezko mailan Bizkaia mailako altuena jokatzen duen taldeak Euskal Ligara igotzeko aukera dauka, eta falta dituzten bi partidak irabazteko gogotsu daude jokalariak: «Ea behingoz Euskal Ligara igotzea lortzen dugun».
Azkena Bilbon
Datorren asteburuan lehiatuko dute denboraldi honetako azken partida, Bilbon. Unta Ibarreko taldea izango da talde gernikarraren denboraldiko azken aurkaria.
Abadiñoko Gaztetxie taldeak mailaz ez jaisteko helburuagaz jokatuko du bihar, eta, beraz, partida «gogorra» izango dela aurreikusten dute. «Unta Ibarreko sailkapenaren erdialdean dago; ez du ezer jokoan, eta berez, biharko partida da bietatik zailena. Hala ere, bilbotarrek etxean jokatuko dute denboraldiko azken partida, eta denboraldia garaipenagaz amaitu nahiko dute».
Urdulizkoak puntu batera
Lehentasunezko mailaren sailkapenean Sestao FSren atzetik, Gernika FS bigarren dago 55 puntugaz, eta puntu bakarrera dauka Urdulizko Antsonekoa taldea. «Bihar irabazten badugu, eta Urdulizek galtzen badu bigarren postuan amaituko dugu denboraldia».