Errioxara irteera egingo du Aulestiko Mendi Martxa Batzordeak
Aulestiko Mendi Martxa Batzordeak antolatuta, irteera bat egingo da maiatzaren 13an Errioxara. Irteeran izena emateko epea maiatzaren 9an amaituko da, beraz, egun horretarako, irteeran parte hartu nahi duten herritarrek udaletxean izena emanda egon beh...
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, izena ematerakoan 35 euro ordaindu behar dira. «35 euro bazkaria ordaintzeko dira; autobusa mendi martxa batzordeak ordainduko du», argitu dute.
Egun osoko irteera izango da, eta Lapuebla de Labarcatik El Ciegorainoko ibilbidea egingo dute (8-10 kilometro). Bazkaria Bodegas Fosen izango dela aurreratu dute. «Aulestira iluntzean ailegatuko gara». Egunean bertan autobusa 07:45ean aterako da Torrezelaitik.