'Bisitariak' talk show-a ikusteko aukera dute gernikarrek gaur
Lizeo antzokiak hartuko du ikuskizuna, 20:30ean hasita. Kultura ezberdinetako sei artista batuko dira oholtza gainean. Umorezko obra da 'Bisitariak'Bisitariak Los Visitantes obra musikatua ikusteko aukera izango dute gaur gernikarrek. Lizeo antzokian i...
Lizeo antzokiak hartuko du ikuskizuna, 20:30ean hasita. Kultura ezberdinetako sei artista batuko dira oholtza gainean. Umorezko obra da ‘Bisitariak’
Bisitariak Los Visitantes obra musikatua ikusteko aukera izango dute gaur gernikarrek. Lizeo antzokian izango da ikuskizuna, 20:30ean hasita. Talk Show-a da Bisitariak, zuzeneko musikagaz. Sasi solasaldia da gaur oholtza gainetik eskainiko dutena, baina bi helburu nagusi izango ditu: ikusleak hausnarketara bultzatzea eta dibertitzea.Sei artista aterako dira agertokira gaur gauean; seirak, kultura esparru ezberdinetakoak. Teilatu lauan batuko dira jaten eta edaten. Gizonezkoak eta emakumezkoak, aktoreak, musikariak, pentsalariak, idazleak, poetak… bildu dituzte Bisitariak obrarako. Gaurko obra horrek, gainera, gernikar bat ere eramango du oholtza gainera: Hibai Etxebarria. Musikari gazteak Khea Ziater proiektuan parte hartzeko aukera izango du Gernika-Lumoko saioan.
Emakumezko zeremonia-irakaslea gidari, mintzagaiak partekatuko dituzte Lizeoan bilduko den publikoagaz.
Ikuspuntu ezberdinetako hausnarketak probokatu, eta solasaldiak bultzatu nahi ditu gaur Lizeo antzokiak hartuko duen obra horrek. Hori guztiori, musikagaz eta umoreagaz egingo dute, gainera.
Unai Garateren zuzendaritzapean ariko dira Gernika-Lumon parte hartuko duten bisitariak.