PERUrEKIN erakundeak azoka solidarioa zabaldu du Ondarroan
PERUrEKIN gobernuz kanpoko erakundeak azoka solidarioa ireki zuen maiatzaren 1ean Ondarroako udal erakusketa aretoan, eta domekara arte egongo da zabalik.Herritarrei erabiltzen ez dituzten edo behar ez dituzten gauzak eramateko deia egin diete gobernuz...
Herritarrei erabiltzen ez dituzten edo behar ez dituzten gauzak eramateko deia egin diete gobernuz kanpoko erakundeko kideek. Apurtutako gauzak ez eramateko ere azpimarratu nahi dute, horiek inork behar ez dituela eta.
Azoka astelehenetik barikura 19:30etik 21:00etara egongo da zabalik, eta zapatuan eta domekan, 10:30etik 14:00etara.
Bildutako dirua Perura bideratuko dutela gogorarazi dute azokaren antolatzaileek.