Markina-xemeindarrek ere errefuxiatuen alde egingo dute Gernikan
Markina-Xemeindarrek ere bihar eta etzi Gernika-Lumon egingo den Ongi Etorri Gernika 2017 jardunaldietan parte hartuko dute. Zehatz esateko, markina-xemeindarrak zapatuan parte hartuko dute ekintzan.Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia plataformak antolat...
Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia plataformak antolatuta, herri desberdinetatik herritarrez osatutako zutabeak joango dira Gernika-Lumora; Markina-Xemeingo zutabean parte hartuko duten herritarrak 11:00etan aterako dira, autobus geltokitik.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, bi aukera egongo dira: Markina-Xemeindik Gernika-Lumoraino autobusez joatea edo Munitibarrera autobusez joan eta gero handik Gernika-Lumora oinez.
Markina-xemeindarrek egin modura, Lekeitiotik eta Ondarroatik ere zutabeak joango dira.