Idazleak eta marrazkilariak hautatzen
Ondarroako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako ikasleek euren idazle eta marrazkilari gogokoenak aukeratu zituzten atzo. Liburuaren Egunaren harira antolatutako Irakurri, gozatu, oparitu egitasmoaren barruan, hiru ikastetxeetako ikasleak igaro ziren goiz ...

Ondarroako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako ikasleek euren idazle eta marrazkilari gogokoenak aukeratu zituzten atzo. Liburuaren Egunaren harira antolatutako
Irakurri, gozatu, oparitu egitasmoaren barruan, hiru ikastetxeetako ikasleak igaro ziren goiz osoan Txomin Agirre udal liburutegitik, euren gustuko idazle eta marrazkilarien aldeko bozkak ematera. Guztira 300 neska mutilek baino gehiagok parte hartu zuten atzoko bozketan. Info +: lea-artibaietamutriku.hitza.eus