Herriko txapelketa hasiko da
Asteburu honetan hasiko dira jokatzen Markina-Xemeingo Esku Pilota Txapelketa. 75 pilotari ariko dira lehian, sei maila ezberdinetan banatutaAsteburu honetan hasiko da jokoan Markina-Xemeingo Esku Pilota Txapelketa. Denetara 75 pilotari inguruk hartuko...
Asteburu honetan hasiko dira jokatzen Markina-Xemeingo Esku Pilota Txapelketa. 75 pilotari ariko dira lehian, sei maila ezberdinetan banatuta
Asteburu honetan hasiko da jokoan Markina-Xemeingo Esku Pilota Txapelketa. Denetara 75 pilotari inguruk hartuko dute parte, sei maila ezberdinetan banatuko den norgehiagokan. Batez ere, Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeko pilotariak ariko dira lehian, hala ere, bikoteak zein taldeak osatzeko inguruko herrietako pilotariak ere gonbidatu dituzte. Horrela, Mallabia, Iurreta eta Atxondoko pilotariek osatuko dute lehian ariko den jokalarien taldea.Ume asko daudela eta, aurrebenjaminek bi taldetan banatuta jokatuko dutela jakitera eman du Pello Urionabarrenetxea Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeko entrenatzaileak. Sei bikote ariko dira talde batean, eta lau bestean. «Denek denen kontra jokatuko dute hasteko, eta gero, hobetoen sailkatzen diren pilotariek egingo dute aurrera».
Sistema bera jarraituko dute benjamin, alebin, txiki eta gazte mailetan ere. Bakoitzean, lau bikote ariko dira norgehiagokan.
«Partida bakarra jokatu eta kanporatzea baino, parte hartzeko aukera gehiago eman nahi diegu pilotariei. Halan, gutzienez, hiru bat partida izango dituzte», azaldu du Urionabarrenetxeak.
Nagusien kasuan, alderantziz izango da. Beste txapelketa batzuk ere jokatu behar izaten dituztela eta, kanporaketa sistema egokiagoa iritzi zaie nagusientzat. «Txapelketa bestela, luzeegia izaten da eurentzat».
Sei bikotek hasiko dute nagusien norgehiagoka, eta, beraz, partida galtzen duena, txapelketatik kanpo geratuko da. «Zozketa eginda daukagu, eta lehen partidak erabakita daude», zehaztu du entrenatzaileak.
Finala, ekainaren 11n
Printzipioz, domeka goizeetan jokatuko dituzte partidak, 10:00etan hasita. Baina aste barruan ere jokatzea badaitekeela adierazi du Urionabarrenetxeak. «Egutegia prest daukagu, baina aldaketa ugari egoten dira. Datorren asteburuan, esate baterako, domekan barik zapatuan jokatuko dugu».
Finalak ekainaren 11n jokatuko dira, 10:00etatik aurrera. Guztira, zazpi final izango dira, aurrebenjamin mailako bi eta beste maila guztietako bana. Ondoren, sariak banatuko dituzte.