Bizkaiko Trainerilla Liga Lekeition hasiko da asteburuan
Lekeitioko uretan hasiko da aurtengo Bizkaiko Trainerilla Liga. Ligako lehen estropada bihar jokatuko da, 16:00etatik aurrera, eta bigarren estropada etzi, 11:00etatik aurrera.Isuntzak bihar neska seniorren trainerilla bategaz eta gizonezko seniorren b...
Isuntzak bihar neska seniorren trainerilla bategaz eta gizonezko seniorren bi trainerillagaz parte hartuko du. Eta domekan ere, trainerilla kopuru bera aurkeztuko dute gizon zein emakumeetan. Ondarroak senior mailako emakumeen trainerilla bat eta gizonezkoen bi trainerilla eramango ditu asteburuko proba bietara.
Mundakak senior mailako mutilen estropadetan hartuko du parte trainerilla bategaz, Elantxobek senior mailako nesken trainerilla eta gazte mutil mailakoa eramago ditu zapatuan, eta mutil gazteena, berriz domekan. Azkenik, Bermeok, mutilen senior mailako trainerilla bi eta gazte mailako bat izango ditu zapatuan Lekeition, domekan, berriz, mutilen senior mailako bost trainerilla eta gazte mailako bat.
Espainiako Batelak
Asteburu honetan jokatuko da bai eta ere,74. Espainiako Batel Txapelketa, Sestaoko uretan. Bihar arratsaldean lehiatuko dira kanporaketak eta finalak etzi goizean. Lea-Artibai eta Busturialdeko batel bakarra Isuntzako gizonezko arraunlari txikiena izango da.Isuntzako gizonezko txikiekin batera beste hamar talde ariko dira.