Txomin Juaristik denboraldiko lehen garaipena eskuratu du
Arabako Durana herrian lehiatu den Lehendakari Txapelketaren 8. proba irabazi du Markina-Xemeingo txirrindulariak. Bigarren jarri da sailkapen nagusianTxomin Juaristi Arrieta (Baque-BH) nagusi izan zen joan den domekan Duranan (Araba) lehiatu zen Lehen...
Arabako Durana herrian lehiatu den Lehendakari Txapelketaren 8. proba irabazi du Markina-Xemeingo txirrindulariak. Bigarren jarri da sailkapen nagusian
Txomin Juaristi Arrieta (Baque-BH) nagusi izan zen joan den domekan Duranan (Araba) lehiatu zen Lehendakari Txapelketaren zortzigarren proban, 49. Eusebio VelezSan Prudencio Saria lasterketan.Helmugarako 3 kilometro falta zirenean erasoa jo zuen Markina-Xemeingo txirrindulariak, beste txirrindulari batzuekin batera, eta bere jarraitzaileengandik 2 segundoko abantailagaz helmugaratzea lortu zuen.
Baque taldeko txirrindulariak 2:55:18 denbora egin zuen 122 kilometroko ibilbidea, podiumaren gorenera igo zelarik. Domekako garaipenagaz, Txomin Juaristi, 77 puntugaz, bigarren jarri da Lehendakari Txapelketaren sailkapenean, liderrarengandik 2 puntura.
Maila onean
21 urteko txirrindulari gazteak maila ona erakutsi zuen aurreko denboraldian, eta podiumera igotzeko gogoa eta grina erakusten ari da oraingoan ere. Denboraldiko bere lehen podiuma bere taldearen aurtengo hirugarren lasterketan lortu zuen, XIV. Ereñoko Udala Sari Nagusian hirugarren eginez.