Ondarroako Gazte Asanbladak egitarau zabala osatu du 27. urteurrenerako
13+14 urteurrena ospatuko dute hilabete osoan. Kontzertuak, antzerkiak eta hitzaldiak antolatu dituzte, beste ekintza batzuen artean. Herritarrak parte hartzera gonbidatu dituzteOndarroako Gaztetxeak 27. urteurrena betetzen duela eta, egitarau zabala a...
13+14 urteurrena ospatuko dute hilabete osoan. Kontzertuak, antzerkiak eta hitzaldiak antolatu dituzte, beste ekintza batzuen artean. Herritarrak parte hartzera gonbidatu dituzte
Ondarroako Gaztetxeak 27. urteurrena betetzen duela eta, egitarau zabala antolatu du.Izatez, maiatzaren 20an da gaztetxearen urteurrena, baina Ondarroako Gazte Asanbladako kideek ospakizunak hilabete osoan luzatzea erabaki dute. Lehen ekintza etzi egingo da, eta urtemuga eguneraino luzatuko da ondoren egitaraua. Ordura arte, kontzertuak, hitzaldiak, eztabaidak, antzerkiak, olerki antzezpenak eta abar egingo dituzte Gaztetxean bertan.
Urteurren ekintzen helburua Gaztetxea kulturagaz gozatzeko eta alternatiba berriak sortzeko topaleku bihurtzea da, eta horretarako, herritar guztiei luzatu diete gonbidapena asanbladako kideek: «Gazteei zein helduei ekintzotan parte hartzeko deia luzatzen diegu».
Gazte asanbladako kideek adierazi dutenez, urte horietan guztietan hainbat negar, barre, haserre eta asanblada amaiezin egin dira gaztetxean, baina denak guztien ahotsa kontuan harturik: «Ondo egindakoak eta gaizki egindakoak egon dira, baina gaizki egindakoek ez digute herria astintzen jarraitzeko arrazoirik kendu». Urteurreneko ospakizunekin, horrenbestez, herriari bizia ematen jarraitzeko asmoa erakutsi dute OGAko partaideek.
Ondarroako Gaztetxeak 13 urte egin zituen Zaldubiden, eta 14 urte daramatza Astillerun.