Lehen festak heldu dira
Gernika-Lumon Lorategieta izaten da jaiak ospatzen lehen auzoa. Domekan botako dute festen hasierako txupina, eta astelehen iluntzera arte iraungo duteUrteko lehen festak asteburu honetan helduko dira Gernika-Lumora. Lorategieta auzoa izaten da herrian...
Gernika-Lumon Lorategieta izaten da jaiak ospatzen lehen auzoa. Domekan botako dute festen hasierako txupina, eta astelehen iluntzera arte iraungo dute
Urteko lehen festak asteburu honetan helduko dira Gernika-Lumora. Lorategieta auzoa izaten da herrian jaiak ospatzen lehenengoa. Apirilaren 30ean hasita, bi egunerako jai egitaraua prestatu dute aurten.Domekan, 12:00etan botako dute Lorategietan festen hasierako txupina. Egun horretan eta maiatzaren 1ean, ume zein nagusientzako ekimenak izango dira auzoan. Pintxopoteagaz, Xaiborren ikuskizunagaz eta txokolate janagaz festak ospatzeko aukera izango dute auzokoek hilaren 30ean.
Hurrengo egunerako, maiatzaren 1erako ere, egun osoko egitaraua dakarte Lorategietako festek. Txistularien kalejiragaz esnatuko dira auzotarrak egun horretan, eta meza entzun ostean, kopaua izango dute.
Dantzari txikiek bere saioa eskainiko dute eguerdi aldera, eta Auzune tabernak prestatutako paella dastatzeko aukera ere egongo da, 15:00ak aldera. Umeen jolasek eta txorizo dastaketak beteko dute arratsaldeko egitaraua, festak amaitu aurretik.