Zaldi lasterketak lehiatu zituzten hilaren 13an Karraspio hondartzan. Odol garbien kategorian Ander Iruretagoiena zaldizkoa izan zen irabazlea Eusebio zaldiagaz, eta gurutzatuetan Jose Manuel Gerna zaldizkoa eta Rocinante zaldia nagusitu ziren. Bestald...

Zaldi lasterketak lehiatu zituzten hilaren 13an Karraspio hondartzan. Odol garbien kategorian Ander Iruretagoiena zaldizkoa izan zen irabazlea
Eusebio zaldiagaz, eta gurutzatuetan Jose Manuel Gerna zaldizkoa eta
Rocinante zaldia nagusitu ziren. Bestalde, autoaren eta zaldiaren arteko lehiak ikusmina sortu zuen. Txus Jaio pilotu markina-xemeindarrak gutxigatik irabazi zion iazko zaldi lasterketako garaile Bakene Erkiaga zaldizko berriatuarrari. Eguraldia lagun, jendetza batu zen hondartzan.