Ia 1.000 lagun, Ondarroako Boga! Mendi Martxan
Erantzun handia izan zuen domekan, Aurrera Mendi taldearen eta Zubi Zahar herri ikastolaren ekimenez egin zen Boga! Mendi Martxak. Euskal Herriko iraupen ibilaldien zirkuiturako baliagarria izan den Ondarroa-Ondarroa, eta beste hiru ibilbide izan zituz...

Erantzun handia izan zuen domekan, Aurrera Mendi taldearen eta Zubi Zahar herri ikastolaren ekimenez egin zen Boga! Mendi Martxak. Euskal Herriko iraupen ibilaldien zirkuiturako baliagarria izan den Ondarroa-Ondarroa, eta beste hiru ibilbide izan zituzten aukeran parte hartzaileek. 230 pertsonek aukeratu zuten ibilbide luzea, 419 pertsonek egin zuten ertaina, eta 288 pertsonek motza. Ekimenak izandako parte hartze «ikaragarriak» zituzten aurreikuspen guztiak gainditu zituela aitortu du Aurrera Mendi Taldeko Fede Arantzamendik. «Aurretik izena emanda zeudenei beste ia 400 pertsona gehitu zitzaizkien irteera egunean bertan», zehaztu du. Antolakuntzakoak momentu batzuetan gainezka ibili ziren arren, ekimenaren balorazio ona egin du Arantzamendik. «Eguraldia eta irteera bera ikusgarriak izan ziren».