Aurten 80 urte beteko dira tropa faxistak Busturian sartu zirela, hori horrela,
faxismoari aurre egin ziotenak oroitzeko jardunaldi desberdinak antolatu ditu Laia herri mugimenduak aste honetarako. Izan ere, hainbat izan ziren fusilaturiko busturiarrak, beste batzuk borrokan hil zein desagertu ziren, edo espetxeratu eta torturatu egin zituzten.

“80 urte Faxismoa Busturira heldu zala” erakusketa. Altamirako Kultur Etxean
Laia kultur elkarteko kideek, barikuan, Altamirako Kultur Etxean eskainiko den hitzaldia nabarmendu nahi izan dute, bertan jorratuko den gaia interes historiko eta kultural handikoa izango dela argudiatuz. Era berean, herritarrak animatu dituzte
Busturia 1937-2017. Oroimena eta duintasuna ekimenean parte hartzera.
Honakoa da prestatu duten egitaraua:
Maiatzaren 8ra arte. 80 urte Faxismoa Busturira heldu zala erakusketa, Altamirako Kultur Etxean, 9:00etatik 11:30era eta 16:30etik 20:30era.
Eguenean. Altamirako Kultur Etxean, 19:00etan,
Memoria Historikoa eta Herri Mugimenduak mahai-ingurua. Parte hartzaileak: Gernika Zaharra, Ahaztuak, LAIA, Anton Gandarias
Barikuan. Altamirako Kultur Etxean, 19:00etan,
Gurs, euskal errefuxiatuen eremua hitzaldia. Hizlaria: Josu Chueca historialaria.
Zapatuan. Axpeko autobus geltokian, 11:30ean,
Ongi etorri errefuxiatuak. Gernika Bermeotik datorren zutabearekin bat egiteko deialdia.
Domekan. Axpeko eliza aurrean, 13:00etan, omenaldia. Bertsolariek, dantzariek, abeslariek parte hartuko dute. Parte hartzaileak: Ahaztuak, LAIA.