Rocka oinarri hartuta, Hara! talde ondarrutarrak bere azken diskoa kaleratu du
'Adikzioak, minak eta desirak' izena dauka diskoak. Diskoko zazpi abestietan rocka, gogortasuna eta garraztasuna direla nagusi esan dute. Lasaiagoak diren bi kantu ere sartu dituzteJon Kirru Iparragirrek, Gorka Ruiz Etxano Epi-k eta Julen De Diego Arri...
‘Adikzioak, minak eta desirak’ izena dauka diskoak. Diskoko zazpi abestietan rocka, gogortasuna eta garraztasuna direla nagusi esan dute. Lasaiagoak diren bi kantu ere sartu dituzte
Jon Kirru Iparragirrek, Gorka Ruiz Etxano Epi-k eta Julen De Diego Arrizabalagak osatzen duten Hara! talde ondarrutarrak Adikzioak, minak eta desirak diskoa argitaratu du.Izaera indartsua daukan diskoa dakarte besapean. Zazpi kanta bildu dituzte, musikaren oinarrietan rocka, gogortasuna eta garraztasuna nagusi direlarik. Dena dela, pop, hard, core, grunje eta punk zertzeladak ere badauzkala gaineratu dute. Ezezaguna eta Azken argia itzaltzean kantuak bare datozen heinean, beste bost kantuak (Agian, Olibondoak, Zurrupatzen, Hiztegi Mutuak eta Kitzikan) sakon, garratz eta gogor aurkeztu dituzte.