II. Musikaia Egunak herritarren harrera ona izan du
Harrera ona eduki du aurten ere Musikaia Lekeitioko Musika Eskolak antolatutako bigarren Musikaia Egunak. Herritarrek pozik eta gogotsu hartu zuten musika eskolako ikasleek eskainitako ospakizuna.Nautikatik irten, eta bi taldetan banatuta, kalejiran ib...
Nautikatik irten, eta bi taldetan banatuta, kalejiran ibili ziren bariku arratsaldean, Musikaiako musikari gazteak, herria musikaz girotzen. Batzuek portutik eta besteek Eskolapetik egin zuten ibilbidea, herrian zehar lehenengo, eta ondoren, plazan elkartu ziren guztiak emanaldi berezi bat eskaintzeko.
Balorazio ona
Banda txikia, koral gaztea eta korala eta hainbat musika tresna entzuteko aukera eduki zuten herritarrek, eta gustura geratu ziren musikari gazteen emanaldiagaz. Musikaiako zuzendariek ere balorazio ona egin dute. «Oso pozik geratu ginen».