Bertoko ongarria eta landarak banatzeko ekintza
Udalak antolatuta, Konpost Eguna ospatu zuten zapatuan, Ondarroan. Udal ordezkariek herritarrek egindako konposta eta bertoko landarak banatu zizkieten herritarrei, Alamedan. Konposta eta landarak banatzeaz batera, udal ordezkariek eta Lea-Artibai Aman...

Udalak antolatuta, Konpost Eguna ospatu zuten zapatuan, Ondarroan. Udal ordezkariek herritarrek egindako konposta eta bertoko landarak banatu zizkieten herritarrei, Alamedan. Konposta eta landarak banatzeaz batera, udal ordezkariek eta Lea-Artibai Amankomunazgoko kideek azalpenak eman zizkieten herritarrei; konposta hondakin organikoak birziklatzen duten herritarrek egindakoa zela esaten zieten. Ekintza arrakastaz egin zen, eta herritarrek esker onez jaso zuten materiala. Ondoko landarak banatu zituzten: tomate txikiak, tomate handiak, letxugak, tipulak eta aloe vera. Argazki galeria: www.lea-artibaietamutriku.hitza.eus.