HAPOren aurrerakina jendaurrean jarri du Lekeitioko Udalak
Bi hilabeteko epea edukiko dute lekeitiarrek udalak idatzi duen Hiri-Antolamenduko Plan Orokorraren aurrerakina eta bere ingurumen azterketa estrategikoa ikusi, aztertu eta egoki iritzitako iradokizunak eta alegazioak aurkezteko. Udalak jendaurrean jar...
Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren aurrerakin dokumentuan plangintzaren irizpideak, helburuak, aukerak eta oinarrizko konponbide orokorrak jasotzen direla zehaztu du udalak bai eta ingurumen azterketa estrategikoa ere.
Informazioa webgunean
Dokumentua Lekeitioko Udalaren web orrialdean zabaldu duten HAPO atalean edo Lekeitioko Udaleko bulego orokorretan dago eskura, osorik.
Udalak jakitera eman duenez, gainera, aurrerakin dokumentuaren kopia digital bat Lekeitioren mugakide diren udalerriei ere bidaliko die, hau da, Mendexari eta Ispasterri.