Errugbia zer den ezagutzeko ekitaldia antolatu dute Mutrikun
Mutriku Rugby Taldeak 300 ikasle batuko ditu bihar, Mutrikuko futbol zelaian. Errugbia zer den erakutsi eta kirol modalitate hori eskola mailan ere bultzateko eta indartzeko asmoz antolatu dute ekintza.Hiru herritako ikasleek parte hartuko dute erakust...
Hiru herritako ikasleek parte hartuko dute erakustaldian. Mutrikuko, Ondarroako eta Debako ikasleak izango dira, hain zuzen ere, San Miguel Futbol Zelaian elkartu eta errugbia bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dutenak.
Ekintza 09:10 aldera hasiko dela jakitera eman dute Mutriku Rugby Taldekoek. «Ordu horretatik aurrera, errugbia probatu ahalko dute guztiek», esan dute.
Partida motzak
Mutriku Rugby Taldeko kideek azaldu dutenez, ume guztiei kirol modalitatea erakutsi nahi diete, eta horretarako errugbian jokatzera gonbidatu dituzte.
Parte hartzaileek partida motzak eta hainbat jolas egingo dituzte modalitatea probatzeko.
Mutriku Rugby Taldeak, aurretik ere, hainbat erakustaldi eta topaketa egin izan ditu San Miguel futbol zelaian, Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako jokalariekin errugbia sustatzeko.