Egungo hezkuntzaz mintzatuko da bihar Koldo Saratxaga
50. urteurreneko ospakizunen baitako bigarren ekimena antolatu du Eleizalde Ikastolak. Oraingoan, hitzaldi bat antolatu dute. Hain zuzen ere, Koldo Saratxaga etorriko da Bermeora, eta XXI. mendeko erronkak hezkuntzan izeneko hitzaldia eskainiko du.Inte...
Interesa duenak Nestor Basterretxea aretoan egon beharko du, 19:30ean. Biharko hitzaldi horretan hezkuntzaren egungo egoera aztertuko du Saratxagak, eta proposamenak ere egingo ditu.
Ner Group elkartearen sortzaile eta sustatzailea da Saratxaga. Enpresak beste modu batera antola daitezkeela uste du. Era berean, harremanak ere beste modu batera egin daitezkeela aldarrikatzen du. Saratxagak, bestalde, interes berezia dauka hezkuntzan. Egungo hezkuntza sistemagaz nahikoa kritikoa da, beste hezkuntza baten aldeko apustua egiten du berak. Haren ustez, «ikasleak lanerako heztea baino, pertsonak izateko hezi beharko lirateke».
«Askatasunerako» hezi
Saratxagak pertsonek garrantzia izango duten eredu bat bilatu beharra dagoela uste du, «etika eta gardentasuna nortasun ezaugarri izango dituen gizarte eredu bat», hain zuzen ere.
Ikasleak «askatasunerako» hezi behar direla dio: «Enpresa ereduan bezala, eskolan pertsonak dira oinarri. Aldiz, zer erakusten diegu ikasleei? Lehiatzen».