Gaur da azken eguna Zerutxuren bazkariko txartelak eskuratzeko
Azken ordukoek ere parte hartu ahal izateko, azaroaren 5ean egingo duten herri bazkarirako txartelen salmenta epea luzatu egin du Zerutxu Dantza Taldeak. Horrela, gaur eguerdira arte egongo da bazkariko txartelak Iruzubi tabernan eskuratzeko aukera.Baz...
Bazkaria 15:00etan izango da, Atxondoa kiroldegian, eta menu bi egongo dira aukeran: 10 euroko menu gorria alde batetik, (makarroiak tomate eta gaztagaz, oilasko izter erreak patatekin, izozkia, kafea, sagardoa ardo beltza eta ura) eta 15 euroko menu urdina bestetik (Errioxar erara egindako patatak, birrineztatutako solomoa piperrekin, gazta pastela izozkiagaz, kafea, sagardoa ardo beltza eta ura).
Ume, gazte zein heldu guztiak animatu dituzte parte hartzera.