Gernikako bulego batean ustez lapurtzen saiatzeagatik atxilotu dute
Gernika-Lumko Ertzain-etxeko agenteek, 43 urteko emakume bat atxilotu zuten atzo (domeka) goizaldean, bulego batean indarrez sartzen ari zenean.
Goizaldeko 04:00 inguruan, herritar batek Ertzaintzari abisua eman zion, pertsona bat bulego batean indarrez sartzen ari zela ohartarazteko. Bertaratu ziren agenteek emakumezko bat aurkitu zuten, bulegoaren atea bihurkin batekin atea indarrez zabaltzen.
Ertzainek emakumezkoa identifikatu eta atxilotu zuten, indarrez lapurtzen saiatzea leporatuta. Atxilotuak, aurretik ere jabetza pribatuaren aurkako delituetan parte hartu izan duela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saialak.