Martxa ziklistagaz hasiko da Gernikako bizikleta astea
Hilaren 23a bitartean hainbat jarduera prestatu dituzte ikasle zein gurasoentzakoIrailaren 22a da Autorik Gabeko Nazioarteko Eguna, eta Gernika-Lumon hilaren 23a arte askotariko ekintzak egingo dituzte. Zapatuko martxa zikloturistagaz hasiko dute astea...
Hilaren 23a bitartean hainbat jarduera prestatu dituzte ikasle zein gurasoentzako
Irailaren 22a da Autorik Gabeko Nazioarteko Eguna, eta Gernika-Lumon hilaren 23a arte askotariko ekintzak egingo dituzte. Zapatuko martxa zikloturistagaz hasiko dute astea. 09:00etan batu, eta 103 kilometro egingo dituzte.Merkurio parean hasi eta amaituko dute ibilbidea. Gautegiz Arteagarainoko 6 kilometroak neutralizatuak izango dira. Anoa postu bat jarriko dute Nabarnizen, eta amaieran ere edukiko dute zer jan eta edan. Opariak banatu eta zozketak egingo dituzte 14:00etan.
Familientzako tailerra
Domeka goizean mekanika tailerra, umeentzako bizikleta jolasak eta guraso eta seme-alabentzako martxa egingo dituzte.
Datorren astean, berriz, Euskadi Fundazioak tailerrak emango ditu ikastetxeetan. Bide Hezkuntza eta mekanika landu, eta ginkanak ere egingo dituzte.
Astelehenean Allende Salazar ikastetxean egingo dute lehen saioa. Martitzenean San Fidel ikastetxera joango dira, eguaztenean Seber Altube ikastolara, eguenean Mertzede ikastetxera eta barikuan Barrutiara.
Hilaren 22an eskolara bizikletan joanda hasiko dute Autorik Gabeko Nazioarteko Eguna. DBH 1. mailakoak Elai-Alai aretoan elkartuko dira, Eneko Redondoren Sei hilabete gurpilekin bidaiari berbaldian.