Francisco Etxeberriak hitzaldia eskainiko du martitzenean, Beikozinin
Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta, auzitegi medikuak ikerketa judizialetan egia bilatzeari buruz berba egingo du. Aranzadiko lehendakariaren hitzaldia 18:30ean hasiko daZientziaren Giltzak elkarteak antolatuta, Francisco Etxeberria Gabilondo auz...
Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta, auzitegi medikuak ikerketa judizialetan egia bilatzeari buruz berba egingo du. Aranzadiko lehendakariaren hitzaldia 18:30ean hasiko da
Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta, Francisco Etxeberria Gabilondo auzitegi medikuaren hitzaldia egongo da martitzenean, 18:30ean, Ondarroako Beikozinin.Auzitegi medikuak gazteleraz eskainiko du Ciencia y tecnica en la investigacion criminal. La busqueda de la verdad hitzaldia. «Ikerketa judizialetan egia bilatzea oso zaila izaten da. Izan ere, gizakien arteko gatazketan ziurtasunik gabeko tarteak egoten dira». Etxeberriaren esanetan, ikerketaren zuzentasuna frogak hartzen diren formaltasunaren araberakoa da. «Frogak, arrastoak eta ebidentziak ezberdindu egin behar dira. Horretarako, gaian adituak diren teknikariak behar dira».
Gaur egun, Aranzadi zientzia elkarteko lehendakaria eta 36ko gerrako desagertuak eta hobi komunak aztertzen dituen lantaldeko burua da Etxeberria. Horrez gain, Euskal Herriko Unibertsitateko Auzitegi Medikuntzako irakaslea ere bada.
Beasaindarra da, eta 1991n Medikuntza dokotregoa lortu zuen. Gainera, Kriminologiako Euskal Institutuko kidea eta irakaslea da.
Besteak beste, ikerketa proiektu eta tesi ugari ere zuzendu ditu. Horietako batzuk, gainera, memoria historikoari lotutakoak, eta beste batzuk ospe handia eman diotenak: Salvador Allenderen hilketa/heriotza, Breton kasua edo Cervantes a la luz.
Sariak
Hainbat sari ere jaso ditu, tartean Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak bere taldeari emandako Giza Eskubideen sariak.