490 pertsonak eman dute izena Gautegiz Arteagako martxetan eta lasterketan
Urdaibai Koparen laugarren probarako 83 korrikalari daude izena emanda. Domekan izena eman ahalko da. Lasterketa 17 km-koa da, martxa luzea 15 km-koa, eta laburrak 6 km dituDomekako Gautegiz Arteagako Mendi Martxan eta Lasterketan 290 pertsonak eman du...
Urdaibai Koparen laugarren probarako 83 korrikalari daude izena emanda. Domekan izena eman ahalko da. Lasterketa 17 km-koa da, martxa luzea 15 km-koa, eta laburrak 6 km ditu
Domekako Gautegiz Arteagako Mendi Martxan eta Lasterketan 290 pertsonak eman dute izena.Urdaibai Koparen laugarren proba (bosgarrena eta azkena hilaren 25ean egingo dute Foruan) lehiatu, eta mendi martxak egingo dituzte domekan.
Lasterketarako 83 korrikalarik eman dute izena. 320 pertsona daude martxa luzean izena emanda, eta 87 pertsonak egingo dute, berriz, martxako ibilbide laburrena.
Gauerdian amaitu da aurretik izena emateko aukera, baina domekan bertan ere izena emateko aukera egongo da. Izan ere, proba bakoitzeko gehienezko parte hartzaile kopurua ez dute bete. Martxa luzean 400 parte hartzailetan ipini dute muga, eta laburrean eta lasterketan, 200 partaidetan.
Oraindik izena eman ez dutenek lasterketan zein martxa luzean parte hartu gura dutenek 14 euro ordaindu beharko dituzte. Martxa laburra egitera doazen nagusiek 10 euro ordaindu behar dituzte, eta 14 urtetik beherakoek, berriz, 6 euro ordaindu behar dituzte.
10:30etik aurrera, korrikalariek 17 kilometroko lasterketa burutuko dute, besteak beste, 970 metroko desnibelari aurre eginda.
Martxa luzea 15 kilometrokoa da, eta laburrak, ostera, 6 kilometro ditu. 09:30ean irtengo dira ibilbide luzeko partaideak Gaztelu-Zar elkartearen paretik, eta martxa laburrekoek 10:45ean dute irteera ordua.
Ibilbidean hornidura lekuak egongo dira, eta amaieran parte hartzaile guztientzat luntxa jarriko dute.
Era berean, lasterketaren zein martxen partaideak herriko frontoian dutxatu ahalko dira.