Aritz Erkiaga ispastertarrak Doubles Frontcourt Saria jaso berri du Miamin
Denboraldiko Miamiko aurrelari onena izan da Erkiaga. Most Wins izeneko sailkapenean bosgarren amaitu du, eta Jabi Salaberria markina-xemeindarra hirugarrena izan daAritz Erkiagak Doubles Frontcourt Champion saria jaso berri du. Ispasterko puntista bik...
Denboraldiko Miamiko aurrelari onena izan da Erkiaga. Most Wins izeneko sailkapenean bosgarren amaitu du, eta Jabi Salaberria markina-xemeindarra hirugarrena izan da
Aritz Erkiagak Doubles Frontcourt Champion saria jaso berri du. Ispasterko puntista bikain ari da Miamin; azken denboraldian oso emaitza onak lortu ditu aurrelariak. Hain zuzen ere, Miamiko aurrelari onena izan delako jaso du aipatu saria.22 kiniela irabazi ditu Binakako Txapelketan. Atzetik Luis Osa Goikoetxea zumaiarra sailkatu da, 15 garaipen lortuta, eta hirugarrena Leon Shepard Tevin aurrelari estatubatuar bikaina izan da 14 kiniela irabazi ditu binakakoan.
Most Wins deritzon sailkapen orokorrean, Erkiagak bosgarren lekuan amaitu du denboraldia, guztira 135 garaipen lortuta.
Txapelduna Eric Irastorza lapurtarra izan da, 205 kiniela eskuratuta. Jabi Salaberria markina-xemeindarra hirugarrena izan da (144 kiniela irabazi ditu) eta Alberto Mandiola Areitio laugarren sailkatua; 140 garaipen lortu ditu.
Most Winsen denboraldi osoko kinielak eta pilotari guztiak hartzen dituzte kontuan. Zehatz esateko, Goiko mailan jokatzen dutenak eta Miamiko beheko mailako kinielak jokatzen dituzten puntistak batzen ditu.
Irastorza atzelariak bere ibilbide profesionaleko lehenengo Hiruko Koroa lortu du, Most Winsen, Banakako Txapelketan eta atzelarien artean nagusituta.