Elikagaien bankuak bilketa berezia egingo du bihartik zapatura
Gutxien dutenei laguntasuna ematea helburu hartuta, Mutrikuko Elikagaien Bankuko kideek bilketa berezia egingo dute. Malenak ate joka datozen sasoi honetan, oraindik ere bilketa egiteko beharra dagoela esan eta deialdia egin dute. Hala, bihar hasi eta ...
Elikagai Bankuko kideek kutxa bereziak ipiniko dituzte dendetan, eta herritarrei erosketaren zatitxo bat hara bideratzeko eskatu diete. Kutxetan sartu ahal den janari motari dagokionez, denda bakoitzean informazio orriak egongo direla jakitera eman dute. «Zerrenda horretako elikagaiez gain, Malen jaietan gure mahaietan ohikoak diren ospakizun janariak ematea ere estimatuko da».
Dirua ere bai
Elikagaiak biltzeko kutxez gain, dirua eman ahal izateko itsulapikoak ere ipiniko dituzte dendetan. «Biltzen den diruarekin beste mota bateko elikagaiak erosten dira, elikagai freskoak, esate baterako».
Bilketa egiteko epea amaituta, dena bildu eta antolatuko duteElikagaien Bankuko boluntarioek. Eta banaketa uztailaren 14an egingo dutela aurreratu dute.
Herritarren eskuzabaltasunari esker, iaz egindako bilketa berezian 646 kilo elikagai eta 280 euro bildu zirela esan dute. «Herritarroi ahalegin berri bat egiteko eskatzen diegu, bakoitzaren apur batekin asko lortuko dutelako».