Mutrikuko Danok Batek jantzi du Gipuzkoako Herriarteko txapela
Mutrikuarrek laugarren urtez jarraian irabazi dute txapelketa. Gazte eta nagusi mailetan irabazitako norgehiagokei esker jantzi dute herriarteko txapel preziatuaMutrikuko Danok Bateko puntistek Gipuzkoako Herriarteko txapela jantzi dute. Mutrikuarrak p...
Mutrikuarrek laugarren urtez jarraian irabazi dute txapelketa. Gazte eta nagusi mailetan irabazitako norgehiagokei esker jantzi dute herriarteko txapel preziatua
Mutrikuko Danok Bateko puntistek Gipuzkoako Herriarteko txapela jantzi dute. Mutrikuarrak pozez gainezka agertu dira, izan ere, laugarren urtez jarraian irabazi dute txapelketa.Finala zapatuan jokatu zen Zumaiako frontoi berrian, eta Zumaiari 2-1 irabazita jantzi dute txapela. Zehatz esanda, gazte eta nagusi mailan irabazitako norgehiagokei esker irabazi dute.
Finalari dagokionez, kadete mailan ez zen ezusteko handirik egon, eta partida faboritoek irabazi zuten. Zumaiako bikoteak oso ondo jokatu zuen Zuhaitz Arrillaga eta Jon Iparragirre mutrikuarren aurka. Partida nahikoa parekatuta hasi zuten, baina etxeko taldeak bere jokoa egitea lortu zuen, eta 30-18 irabazi zuten. Gazte mailan, aldiz, Ekaitz Mendizabal Goxerri-k eta Mikel Manzisidorrek oso partida ona jokatu zuten, eta erraz irabazi zuten Zumaiaren aurka. Mutrikuarrek maila oso altua erakutsi zuten kantxan, 35-13 irabaziz.
Azkenik, nagusi mailan, 35-26 irabazi zuten Jon Mendizabal Goxerri-k eta Aitor Andonegik. Zumaiak eta Mutrikuk nahikoa berdinduta hasi zuten partida, baina Andonegik partida borobila egin zuen atzean, eta hark egindako lan onari esker txapela bereganatzea lortu zuten.