Etxez etxeko laguntzaileek greba egingo dute aste honetan
Busturialdeko etxez etxeko laguntzaileek hiru eguneko greba deitu dute, bihartik barikura bitartean. Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak azpikontratatzen duen Urgatzi enpresak tokiko hitzarmenak negoziatzeari uko egin diolako egingo dute ...
Alizia Lizaso eta Belen Baranda langileen delegatuek eta Jose Ramon Lasarguren ELAko arduradunek azaldu dutenez, hitzarmen horren egitasmoa Busturialdean dauden sektoreko langileen lan baldintzak arautu eta prekarietatea ezabatzea zen.
Indarraldian 2015 arte
Sektoreko hitzarmenaren indarraldia 2015eko abenduan bukatu zen, eta berria egiteko negoziazioak hasi ziren arren, prozesua bertan behera gelditu zen, patronalak 2017tik aurrera negoziatzen hasiko zela adierazi zuenean. «Enpresak ez du nahi negoziazio kolektiboa langileekin zabaldu».