Xistera Zirkuituko 3. txapelketa jokatuko da, Markina-Xemeinen
Gaur, 19:00etatik aurrera, gazte eta nagusien mailako finalerdiak jokatuko dira. 32 pilotarik hartuko dute parte norgehiagokan. 16 dira maila bakoitzeanXisterak bere zirkuituko hirugarren hitzordua hasiko du gaur, Markina-Xemeinen. 19:00etatik aurrera,...
Gaur, 19:00etatik aurrera, gazte eta nagusien mailako finalerdiak jokatuko dira. 32 pilotarik hartuko dute parte norgehiagokan. 16 dira maila bakoitzean
Xisterak bere zirkuituko hirugarren hitzordua hasiko du gaur, Markina-Xemeinen. 19:00etatik aurrera, pilotaren Unibertsitatean Markina-Xemeingo Txapelketako nagusi eta gazte mailako finalerdiak jokatuko dira.32 pilotarik hartuko dute parte norgehiagokan, 16k gazte mailan eta beste 16k nagusietan. «15 tantoko kinielak jokatuko dituzte pilotariek, eta bigarren bueltaren ostean ez dira tanto bikoitzak izango», azaldu dute antolatzaileek.
Bikoteak eta zenbakiak bihar bertan zotz egingo dituzte, eta lehia bakoitzeko lehenengo biak uztailaren 9an Uni frontoian bertan jokatuko den finalerako sailkatuko dira. Egun horretan erabakiko da bai eta ere, nesken txapelketa, eta hiru finalak streaming bidez igorriko dituztela aurreratu dute, Xisteraren web orriaren bidez.
Lau probintzietatik
Markina-Xemeingo pilotariez gain, Gasteiz, Gernika, Mutriku, Berriatua, Donostia eta Donibane Lohitzuneko Luzean taldeetako pilotariek hartuko dute parte gazte mailako norgehiagokan. Nagusietan, berriz, Berriatua, Markina-Xemein, Zumaia, Gasteiz, Donibane Lohitzune, Gernika, Donostia, Mutriku eta Getariaren artean egongo da Xisterako hirugarren txapelketako garaipena lortzeko borroka.
Markina-Xemeingoaren aurretik, Durangon eta Andoainen jokatu dira Xistera zirkuituko lehen bi txapelketak. Durangon Antxon Alberdik eta Txominek (Susoren ordezkoak) irabazi zuten eta Andoainen, berriz, Narbartek eta Ekhik.