Busturiko Udala Saria kadeteen Txirrindulari lasterketa etzi lehiatuko dute
Busturiko Udala Saria kadeteen txirrindulari lasterketa lehiatuko dute domekan. Busturia Txirrindulari Taldeak antolatzen duen proba 11:00etan hasiko da Axpe auzoan. Helmuga ere hasitako leku berean egongo da.52,3 kilometro izango ditu probak, eta Bust...
52,3 kilometro izango ditu probak, eta Busturia eta Forua artean bi buelta egingo dituzte txirrindulariek. Ordu bete eta erdian amaitzea aurreikusten dute antolatzaileek.
Bizkaiko txirrindulari talde guztietako kideek lehiatuko dute, eta Arabako lau talde ere egongo direla jakitera eman dute. Guztira 100 bat txirrindulari espero dituzte, eta etxeko taldeari dagokionez, Basati Bike taldetik hamar txirrindulari ariko dira lehian.
Lehen eta bigarren urteko kadeteek parte hartuko dute lasterketan. Horiek 09:30ean elkartuko dira izena emateko, Gizarte Etxean.
Sarie dagokienez, lehenengo hamarren artean sailkatutakoek jasoko dituzte sariak. Era berean, taldekako sariak ere banatuko dituzte, lehen bost talde onenen artean. Horiekaz batera, mendiko saria, tarteko helmugakoa eta kadeteen lehen urtekoa ere emango dituzte.