Zapato Azulean zamar asko sortu dela esan du Ondarru Zero Zamar taldeak
Taldeko kideek esan dute, edalontzi berrerabilgarriak aterata Zapato Azuleko antolatzaileek zamar gutxiago sortzeko ahalegina egiten dutela. «Argi dago zer edo zer gehiago egin behar dela»Aurten ere Zapato Azulean zamar asko sortu dela dio Ondarru Ze...
Taldeko kideek esan dute, edalontzi berrerabilgarriak aterata Zapato Azuleko antolatzaileek zamar gutxiago sortzeko ahalegina egiten dutela. «Argi dago zer edo zer gehiago egin behar dela»
Aurten ere Zapato Azulean zamar asko sortu dela dio Ondarru Zero Zamar taldeak. Jai eredua aldatu behar dela nabarmendu dute taldeko kideek: «Noiz ikasiko dugu ondo pasatzen horrenbeste zamar sortu barik? Garbi jokatuta ere ondo pasa daiteke».Taldeko kideen arabera, Zapato Azuleko antolatzaileek urtero ahalegin handia egiten dute zamar gutxiago sortzeko. «Kaleak garbiago egoteko, aurten inoiz baino edalontzi berrerabilgarri gehiago atera dituzte. Baina argi dago zer edo zer gehiago egin behar dela; jendearen pentsamoldea aldatu behar da, tabernariak inplikatu…».
Azpimarratu dutenez, jai bat antolatzen den bakoitzean zamar asko sortzen da herrian. «Hondakin askok zabortegian amaitzen dute, eta beste askok errekan eta itsasoan. Guk ondo pasatzeko Euskal Herria zabortegiz betetzen eta planetako baliabide naturalak jaten ari gara».