Danok Bateko puntistak Herriarteko txapelaren bila aterako dira etzi
Mutrikuko Danok Bat Pelotazale Elkarteko puntistek Gipuzkoako Herriarteko txapelketaren finala jokatuko dute etzi, 18:00etan, Zumaiako frontoi berrian.Jokalari mutrikuarrek ez dute nolanahiko aurkaria izango. Txapela lortzeko ahaleginetan, Zumaiako tal...
Jokalari mutrikuarrek ez dute nolanahiko aurkaria izango. Txapela lortzeko ahaleginetan, Zumaiako taldearen aurka neurtu beharko dituzte indarrak.
Finalari dagokionez, hiru mailatan banatuta jokatuko da; kadete, gazte eta nagusi mailan. Hala, txapela lortzeko, gutxienez, hirutik bi final irabazi beharko dituzte. «Gure asmoa txapela Mutrikura ekartzea da, baina Zumaiak oso bikote lehiakorrak ditu, eta haiei irabaztea ez da batere erraza izango. Kadete mailako finala irabaziz gero, txapela janzteko aukera asko izan ditzakegu».
Partidei dagokienez, kadete mailako finala 30 tantora jokatuko dute, eta gazte eta nagusi mailakoak, berriz, 35era. Danok Batetik honakoak ariko dira titulua lortzeko ahaleginetan: Zuhaitz Arrillaga eta Jon Iparragirre (kadete maila), Ekaitz Mendizabal Goxerri eta Mikel Manzisidor (gazte maila) eta Jon Mendizabal Goxerri eta Aitor Andonegi (nagusi maila).