OHZ eguneratzea adostu dute EH Bilduk eta EAJk, azken osoko bilkuran
Adostutako zerga eguneraketa horri esker, Bermeoko Udalak 100.000 euro gehiago jasoko ditu urtean. Diru hori herrian proiektu zehatzak egitera bideratuko dute, Talatik hasitaEH Bilduren eta Eusko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) aldeko botoekin, Ondasun Higi...
Adostutako zerga eguneraketa horri esker, Bermeoko Udalak 100.000 euro gehiago jasoko ditu urtean. Diru hori herrian proiektu zehatzak egitera bideratuko dute, Talatik hasita
EH Bilduren eta Eusko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) aldeko botoekin, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) eguneratzea adostu dute azken osoko bilkuran. Guzan plataformak ezezko botoa eman zuen, Izartu Bermeoko zinegotziak, berriz, abstentzioa.Bi alderdien artean adostu duten zerga eguneraketari esker, Bermeoko Udalak 100.000 euro gehiago jasoko ditu urtean. Diru hori herriko hainbat gunetan inbertsioak egiteko erabiliko dutela adostu dute, gainera.
«Udalaren egoera ekonomikoa zein den ikusita, egoki ikusi dugu diru bilketa handitzen duen zerga tipoa onartzea, betiere, hortik jasotako dirua herritarrei zuzenean eragiten dien inbertsio zehatzetara bideratzen bada; hau da, kaleak eta azpiegiturak hobetzeko erabiltzen ba- da», adierazi dute jeltzaleek.
2017an Talan
Akordioa lortuta, beraz, osoko bilkuran azaldutakoaren arabera, datorren urtean Talan hasiko dira hobekuntza lanak egiten. Besteren artean, argiztapena, eserlekuak edota iturriak hobetuko dituzte. Ondorengo bi urteetan, berriz, Itsasbegin, Iparragirren eta Zarragoitxin egingo dituzte inbertsioak.
OHZren kuotak kalkulatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak eguneratu dituen katastro balioak ezarri behar dira, eta udalei dagokie zerga horren tipoa onartzea.
Era berean, orain arte OHZgaz lotutako hobariak eta diru laguntzak mantentzea onartu dute; horretarako, urtero 10.000 euroko diru laguntza poltsa eratuko dela diote.
EAJ eta EH Bildu «pozik» agertu dira, akordio batera iristeko borondatea egon delako. EAJko zinegotzi Aritz Abaroak esan duenez, akordio batera heltzeko borondatea agertu dute, beraien ustez lehentasuna duten herriko guneetan jardutea lortu dutelako, beraien programako hainbat puntu gauzatuz.
Guzanek, bestalde, OHZ %3 igotzearen aurka bozkatu zuen. Haien arabera, «OHZ progresibitate barik aplikatzen den zerga bat da, eta bermeotar guztiek jasango dute igoera». Gainera, katastro balioak aldatzen diren urtea izanda, «familia batzuek igoera oso handia jasango dutela» uste dute. Bestalde, diotenez, «batzordeetan ez da akordioa azaldu».