Herrigunetik baimendutako autoak bakarrik pasatu daitezke
Elantxobeko herriguneko kaleetatik baimendutako ibilgailuak bakarrik pasatu ahal dira udan.Iazko abenduan sarbideen kontrol araudia onartu zuen Elantxobeko Udalak, eta bertan zehazten diren irrisgarritasun neurrien artean dago aipatutako araua.Ekainean...
Iazko abenduan sarbideen kontrol araudia onartu zuen Elantxobeko Udalak, eta bertan zehazten diren irrisgarritasun neurrien artean dago aipatutako araua.
Ekainean, uztailean eta abuztuan udalerriko bizilagunen, udalaren edota baimen berezia daukaten ibilgailuek bakarrik igaro ahalko dute herriguneko kaleetatik.
Horregatik, aipatu ibilgailuek TAO txartela daukate, eta herriguneko kaleetako sarbideetan baimendutakoentzat izan ezik sarbidea debekatuta dagoela zehazten duten seinaleak ipini dituzte.
Udal informazioa
Bestalde, udaleko informazioa herritarrei bidaltzeko zerbitzua martxan jarri du Elantxobeko Udalak.
Azaldu dutenez, herri «garden» eta «parte hartzaileagoa» egiteko helburuagaz jarri dute aipatu zerbitzua.
Udalaren zein herriaren inguruko argibideak jakitera emango dizkiete bizilagunei: herrian zein ekitaldi egingo diren, udalaren web orrialdean egindako azken eguneraketak, osoko bilkuretarako deialdiak…
Era berean, zerbitzu hori udalari informazioa eskaerak egiteko edota inkestak zein bestelako proposamenak bideratzeko ere baliagarria izango dela azaldu dute.
Zerbitzu hori erabiltzeko interesa duten elantxobetarrek helbide elektroniko honetara bidali behar dute mezua: transparencia.elantxobe@gmail.com.
Posta elektronikoan izen-abizenak eta udalerrian erroldatuta dauden edo ez zehaztu behar dute herritarrek.