Sei hilabetean bigarren hauteskundeak
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak egingo dituzte gaur; sei hilabetean bigarrenak. Abenduaren 20ko emaitzekin ez dute Espainian gobernurik osatzea lortu, eta gaur berriro hautesmahaietara deitu dituzte herritarrak.
Busturialdean 36.000 biztanle inguruk du botoa emateko eskubidea. Hautagaien artean, Gernika-Lumoko zinegotzi bi dira zerrendetan. Bizkaitik, EH Bilduren zerrendaburu da Begoña Landa Senaturako, eta EAJk Kongresurako aurkeztu duen zerrendan da Ana Hormaetxe.
Abenduko hauteskundeetan jeltzaleek izan zituzten boto gehien Busturialdean: 10.887 boto, hain zuzen. EH Bildu izan zen bigarren bozkatuena, 7.155 botorekin. Ahal Dugu hirugarren indarra izan zen Busturialdean (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan lehena izan zen), 4.728 botorekin, eta Ezker Anitzak 182 boto izan zituen. Oraingoan bat eginda aurkeztu dira Podemos eta Izquierda Unida, Unidos-Podemos koalizioan.
Hautesmahaiak zabalik dira, eta 20:00etan zarratuko dituzte. Emaitzak 23:00ak aldera jakinaraziko dituzte.
Abenduko hauteskundeetan Busturialdean 25.742 herritarrek eman zuten botoa. Abstentzioa %28,9koa izan zen.