Mendi irteerak egingo dituzte tankera askoko mendizaleentzat
Gernika-Lumoko inguruetara eta Errioxako mendietara irteerak antolatu dituzte elkarte ezberdinek. Irteerak aste honetan eta hurrengoan izango diraGernika-Lumoko Berbalagunek eta Goi-Zale mendi taldeak irteerak antolatu dituzte, asteburu honetarako eta ...
Gernika-Lumoko inguruetara eta Errioxako mendietara irteerak antolatu dituzte elkarte ezberdinek. Irteerak aste honetan eta hurrengoan izango dira
Gernika-Lumoko Berbalagunek eta Goi-Zale mendi taldeak irteerak antolatu dituzte, asteburu honetarako eta hurrengorako, hurrenez hurren. Oso tankera ezberdineko irteerak izango dira: Berbalagunekoek Gernika-Lumoko inguruetatik egingo dute ibilaldia, eta Goi-Zalekoek, aldiz, Errioxako mendietara bi eguneko bidaia egingo dute.Berbalagunekoak zapatuan irtengo dira, 09:00etan, Foru Plazatik, 14 kilometroko ibilbidea egiteko. Errenteriara joango dira lehenik, gero, Ajangizera igotzeko, Kanpantxu, Amona, San Roman, Trama auzoetatik bira egin eta Lurgorri auzoan bukatzeko. Bertan, Ramon Bilbao ardoen dastaketa egingo dute Harizpe txokoan, 13:00etan.
Irteeran parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute, AEKn edo Udal Euskaltegian.
Goi-Zale mendi taldekoek, berriz, bi eguneko irteera antolatu dute, uztailaren 2an eta 3an egiteko. Lehen egunean, Castroviejo, Pico Urbion (2.229 m) eta Laguna Negra mendietatik zeharkako ibilaldia egingo dute. Bigarrenean aldiz, Vinuesa, Los Chorros eta Mirador Cueva Mujeresetik Vinuesarako zirkuitua egingo dute.
Irteera uztailaren 2an egingo dute, 06:00etan, Gernika-Lumoko autobus geltokitik. Irteera horren prezioa 70 eurokoa izango da bazkideentzat, eta 75 eurokoa ez direnentzat. Prezioak autobusa, afaria, ostatua, gosaria eta bazkaria hartzen ditu.
Izena emateko Goi-Zale mendi taldearen bulegora joan behar da: Pedro Elejalde, 8, Txorraburu. Izena emateko martitzenetan eta eguenetan egoten da bulegoa irekita, 20:30etik 22:00etara. Beste alde batetik, izena emateko azken eguna ekainaren 30a izango da.
Berbalagun irteerak
Berbalagunek antolatuta baita, Bilboko Guggenheim museora irteera egingo dute, datorren martitzenean ekainak 28. Bertaratzen direnek Parisko eskola 1900-1945 erakusketa ikusi ahal izango dute. Irteera 14:40ean izango da, Gernika-Lumoko tren geltokitik, bidaia trenez izango da eta. Itziar Basterretxea izango da txango horretako gidaria.