Kaleka 27. Kale Antzerki Jaialdia «indarberrituta» dator, uztailaren 6tik 13ra
Irudia estreinatzeaz gain, izen berriagaz dator jaialdia. Aurtengo jaialdia «iazkoaren ostean hasitako gogoeta espazio batek markatuta» datorrela azaldu dute antolatzaileekUztailaren 6tik 13ra egingo da Lekeitioko 27. Nazioarteko Kale Antzerki Jaiald...
Irudia estreinatzeaz gain, izen berriagaz dator jaialdia. Aurtengo jaialdia «iazkoaren ostean hasitako gogoeta espazio batek markatuta» datorrela azaldu dute antolatzaileek
Uztailaren 6tik 13ra egingo da Lekeitioko 27. Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia. Egitaraua atzo aurkeztu zuten, Bilbon. Horrez gain, aurten, jaialdia aldaketa askogaz datorrela agertu dute antolatzaileek. Izan ere, aurten, irudi berria estreinatzeaz gain, izena ere berria da: Kaleka. Oro har, jaialdia «berrituta eta indartuta» datorrela esan dute.«Kale antzerkiagaz lotura sendoa mantenduz, Kalekaren filosofiak esku-hartze akzioak proposatzen dituzten lanak sustatzen ditu; arte eszenikoak bil- tzen baditu ere, ez da horietara mugatzen».
Aurten, gainera, Kalekak tokiko ekimen kulturalak biltzen dituelako, programazioa «indartuta» datorrela diote. Eta azaldu dutenez, horren erakusle dira elkarlanean ari diren eragile eta taldeak: Euskal Zine Bilera, Arropaineko Arragua, Lekittoko Deabruak, San Pedro Arrantzaleen Kofradia, HITZA, Erabil, Traola, Kiñuka eta Lekeitioko Elkarte Errekreatiboa.
Jaialdian parte hartuko duten konpainiak eta artistak Kataluniatik, Balearretatik, Murtziatik, Andaluziatik, Gaztela eta Leondik, Madrildik, Singapurretik, Berlinetik eta Txiletik datoz.
Oro har, jaialdiak antzerki saioak, clown tailerrak, zinema proiekzioak eta beste hainbat eta hainbat ekintza bilduko ditu egunez egun.
Jaialdiaren ibilbidea
Jaialdia 1989. urtean sortu zen, eta Euskal Herriko kaleko arteen eremuan aitzindaria izan da. Hasieratik, jaialdiak ondoko helburuak eduki izan ditu: tokiko sorkuntza bultzatzea, beste lurraldeekin harremanak sustatzea eta bost kontinenteetako konpainiak jaialdira gonbidatuz beste herrialdeekin loturak irekitzea.
Lehentasun horiek alboratu barik, aurtengo jaialdia iazkoaren ostean hasitako gogoeta espazio batek markatuta datorrela diote. «Garai berri hau, garatzen dagoen egoera kultural baterantz doan garai legez hartu genezake. Horregatik, esan dezakegu Lekeitioko Udalak apustua egiten duela egokitzapen prozesu malgu baten bidez udalerrian kultur ekintza garrantzitsuenetarikoa den kale antzerki jaialdian».