I. Amerikar Kiniela Irekia jokatuko dute barikuan, Jai Alai frontoian
Barikuetan Jai Alai kiniela amerikarraren lehenengo lau sailkatuek lau puntista profesionalekin jokatuko dute. 19:00etan hasiko dira kiniela jokatzenI. Amerikar Kiniela Irekia jokatuko dute bariku honetan, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian, 19:00etatik...
Barikuetan Jai Alai kiniela amerikarraren lehenengo lau sailkatuek lau puntista profesionalekin jokatuko dute. 19:00etan hasiko dira kiniela jokatzen
I. Amerikar Kiniela Irekia jokatuko dute bariku honetan, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian, 19:00etatik aurrera. Barikuetan Jai Alai kiniela amerikarraren irabazleek puntista profesionalekin jokatuko dute.Zehatz esateko, senior mailako lehenengo lau sailkatuek bi aurrelari eta bi atzelari lehituako dute Amerikar Kiniela Irekia. Barikuetan Jai Alai kinielaren aurtengo irabazle Ekaitz Oar-Artetagaz batera, Asier Bidaburuk, Gorka Ubillak eta Roke Alberdik parte hartuko dute.
Bestalde, Txabi Inza, David Minvielle, Jon Curveur eta Mikel Egiguren izango dira aipatu puntista profesional horiek.
Oar-Artetak eta Egigurenek elkarregaz jokatuko dute. Rokek eta Minviellek osatuko dute beste bikote bat, Ubilla eta Curveur izango dira hirugarren bikotea, eta Bidaburuk eta Inzak osatuko dute laugarren bikotea.
Afizionatuen eta profesionalen arteko lehiaren ostean, Barikuetan Jai Ali kiniela amerikarrean parte hartu duten umeen partida ikusteko aukera egongo da. 20:00ak aldera hasiko da horien partida.
«Kiniela amerikarraren irabazleentzat opari bat da barikuko partida. Eta pilotari profesionalei eskerrak eman nahi dizkiegu hona etortzeko prest ego- teagatik», zehaztu du Edorta Basterretxea Jai Alai eskolako ordezkariak.
Sarrera doakoa da, eta antolatzaileek zesta-puntazaleei barikuan Jai Alaira joateko gonbidapena luzatu diete: «Giro polita egongo da, eta afizionatuek profesionalekin zelan jokatzen duten ikustea berezia izango da. Hona datozen profesionalek ibilbide oparoa daukate. Esaterako, Egiguren Munduko bost aurrelari onenen artean dago, eta Inza Munduko txapeldun izandakoa da. Maila altua egongo da, estreinako egingo dugu, eta zaleei gustatuko zaiela uste dugu».
Bi aste barru profesionalek Gernikako Jai Alai frontoian hasiko duten denboraldiaren atariko partida izango dela adierazi dute Jai Alai Eskolako kideek.
Biharko Izarrak’
Bestalde, astebururako Biharko Izarrak eskolarteko topaketa prestatu dute, 9 eta 11 urte bitarteko umeentzat. Euskal Herriko zesta-punta eskoletako ikasleek parte hartuko dute.
Hain zuzen ere, Gernika-Lumoko Jai Alai Eskolako umeekin batera, beste zazpi eskolatako ordezkariak egongo dira, Jai Alai frontoian: Markina-Xemein, Berriatua, Mutriku, Gasteiz, Noain, Cabanillas eta Biarritz.
Zapatuan, 16:00etatik aurrera, sailkapen partidak jokatuko dituzte. Domekan, goizez zein arratsaldez lehiatuko dituzte finalerdiak eta finalak. Goizean, 10:30ean hasiko da lehenengo partida, eta arratsaldean, berriz, 17:00etan.
Harrobia gogotsu
«Ume eta gaztetxoak ilusioz beterik datoz Jai Alaira. Topaketa polita eta hunkigarria izango da. Euskal Herri osoko eskoletako ikasleak ekartzeko ahalegin itzela egin dugu, eta espero dugu topaketak harremanak sendotzeko balio izatea», azaldu du Gonzalo Beaskoetxea Jai Alai esko- lako kideak.
Bizkaian harrobia badagoela zehaztu du Beaskoetxeak, baina oraindik ere umeak komunikabideetan presentzia handiagoa duten beste kirol batzuk erakartzen dituztela uste du. «Badirudi azkenaldian hori apur bat aldatu dela. Eskola berriak ere sortu dira, Ereñokoa eta Lekeitiokoa, esate baterako».
Hala ere, adibide moduan, Gernikako, Markina-Xemeingo eta Berriatuko ikasleak maila altua erakusten ari direla nabarmendu du: «Kadeteen eta gazteen mailan etorkizun handia izan dezaketen ikasleak ikusten ari gara».