Adnan Mustafic eta Irati Mendia, azkarrenak MDK Swim itsas zeharkaldian
Mustafic eta Mendia neopreno gabeko kategorian nagusitu dira. Neoprenodunetan Ciro Tobarrek eta Ana San Martinek irabazi dute. 308 igerilarik egin dute Bermeo eta Mundaka arteko probaAdnan Mustafic eta Irati Mendiak irabazi zuten III. MDK Swim itsas la...
Mustafic eta Mendia neopreno gabeko kategorian nagusitu dira. Neoprenodunetan Ciro Tobarrek eta Ana San Martinek irabazi dute. 308 igerilarik egin dute Bermeo eta Mundaka arteko proba
Adnan Mustafic eta Irati Mendiak irabazi zuten III. MDK Swim itsas lasterketa, herenegun. Neopreno gabekoen kategoriko azkarrenak izan ziren. 347 igerilari zeuden izena emanda, baina 308 igerilarik egin zuten proba.Mustaficek 27 minutu eta 55 segundotan burutu zuten Bermeo eta Mundaka arteko 2.500 metroko itsas zeharkaldia. Mendiak, berriz, 31 minutu eta 17 segundotan amaitu zuen.
Haigor Aranguren sailkatu zen bigarren; 28.32ko marka egin du aurten, iazkoa ia hiru minutuan hobetuz. Peru Alfaro izan zen gizonezkoetan hirugarrena, 28.50ko markagaz.
Emakumezkoetan Ainhoa Agirrek amaitu zuen bigarren, 37.43eko denboragaz, eta Janire Horcajo hirugarren sailkatuak 40.54ko denbora egin zuen.
Bestalde, neoprenoagaz lehiatu zirenen artean, Ciro Tobar izan zen azkarrena, 29 minutu eta 5 segundoko denboragaz. Mikel Azkue sailkatu zen Tobarren atzetik, 10 segundoko aldeagaz, eta Peio Ruiz izan zen hirugarrena, 31 minutu eta 27 segundoko denboragaz.
Emakumezkoetan Ana San Martin izan zen lehena, 33 minutu eta 48 segundoko denboragaz. Iria Camara bigarrenak 35 minutu eta 26 segundoko denbora egin zuen, eta Oiane Aldai hirugarrena Camararengandik 10 segundora sailkatu zen.