Ainara Mugartegi Cartagenara doa Euskadiko Selekzioagaz
Ainara Mugartegi atleta markina-xemeindarrak, asteburu honetan, Cartagenan (Murtzia, Espainia) lehiatuko den Espainiako txapelketan parte hartuko du. Durango Kirol Taldean dagoen atletak 600 metroko proba burutuko du kadete mailan Euskadiko Selekzioaga...
Maila bikaina erakusten ari da Ainara Mugartegi. Joan den asteburuan ere Espainiako txapelketan 300 metro hezietan parte hartu ahal izateko gutxieneko marka lortu zuen. «46,80 denborako emaitzagaz denboraldi honetako Espainiako estatuko hamabigarren postuan jarri zen», azaldu dute Durango Kirol Taldekoek.
Selekzio ezberdinetako 700 atletak parte hartuko dute Cartagenako proban. 40 neska mutil doaz Euskadiko Selekzioagaz.