Bihar emakume kirolariei buruzko mahai ingurua egingo dute
Besteren artean, Nahia Quincocesek eta Iratxe Ibarrak parte hartuko dute. Lea Ibarreko Emakume Kirolarien bideoaren emanaldia ere eskainiko duteEmakumeak kirolean gaur, bihar eta etzi mahai ingurua egingo dute bihar, Mendexako udaletxean, 19:30ean hasi...
Besteren artean, Nahia Quincocesek eta Iratxe Ibarrak parte hartuko dute. Lea Ibarreko Emakume Kirolarien bideoaren emanaldia ere eskainiko dute
Emakumeak kirolean gaur, bihar eta etzi mahai ingurua egingo dute bihar, Mendexako udaletxean, 19:30ean hasita.Emakume kirolarien testigantzak entzuteagaz batera, Lea Ibarreko Emakume Kirolarien bideoaren emanaldia egongo da.
Mahai inguruan hauek izango dira hizlariak: Nahia Quincoces mendi eskalatzaile mendexarra, Iratxe Ibarra pilotari markina-xemeindarra, Dorleta Zorrilla txirrindularia, Karmele Gisasola herri kirolaria eta Ane Mugerza futbolaria. Ainhoa Azurmendi kirolaria eta kirol aholkularia izango da moderatzailea.
Beste ekimenak
Halaber, Lea-Ibarreko Berdintasun Batzordeak 11 ekimen jarri edo jarriko ditu martxan bertako udalerri zein ikastetxeetan.
Besteak beste, Ikastetxeetan hezkidetza lantzen programari jarraipena emango diote. Orain dela urte batzuetatik herri txikietako ikastetxeekin elkarlanean, ikasle, irakasle zein gurasoekin hezkidetza lantzen dute, «parekidetasunean heztea garrantzitsua baita benetako bardintasuna lortzeko bidean».
Zaintzaileentzako ikastaroa eskaintzen ere jarraituko dute. Iaz hasitakoaren ildotik, zaintza lanetan dabiltzanentzat topaleku eta ikasgai izan nahi duen ikastaroa da. «Zaintzaileek euren burua zaindu dezaten bilatzen dugu, zaintza lanak ere hobeto egin ahal ditzaten».
Bestalde, herrietako jaietarako Jaiak danon gozamenerako dira! kanpaina sortu dute. Herri txikietako jaietan materiala banatuko dute: Kartelak eta eskuorriak indarkeria kasuen aurrean nora jo eta nola jokatu argitzeko, eta bakoitzak nahi duen erara eta nahi duenagaz gozatzeko deia egiten duten txapak.
Udaletan ere eragin nahi dute, indarkeria sexistari buruzko udal prestakuntza emanez. Udal langileekin eta zinegotziekin indarkeriaren gaia lantzeko saioak egingo dituzte. «Udaletan ere arazo honi aurrea hartu, eta konponbideak jartzeko baliabide gehiago izatea da asmoa».