Xixilikoek eta Bilbo Salsakoek ikasturte amaierako jaiak egingo dituzte
Xixili Gimnastika Taldekoek eta Bilbo Salsakoek ikasturte amaierako jaiak antolatu dituzte, zapaturako. Ikasturtean ikasitakoa herritarrei erakusteko unea iritsi zaie bi taldetako ikasleei.Araneko kiroldegian egingo dute Xixilikoek euren erakustaldia, ...
Araneko kiroldegian egingo dute Xixilikoek euren erakustaldia, 11:00etatik aurrera. Beste hainbaten artean, gimnastika erritmiko eta zumba saioez gozatu ahalko dute bertaratutako guztiek.
Egun osoko egitaraua
Bestalde, Bilbo Salsa taldekoek egun osorako egitaraua prestatu dute, Batzokian. Gura dutenek hainbat dantza tailerretan parte hartzeko aukera izango dute, 10:30ean hasi eta 14:00ak arte. Ondoren, bazkaltzeko batuko dira izena eman dutenak. 100 lagun baino gehiago batzea aurreikusi dute.
18:00etatik 22:00etara, berriz, dantza taldeen erakustaldiak eta animazioa egongo dira herritar guztientzat. Ondoren, Gernika-Lumoko Revolutionen jarraituko dute jaia.