Barnetegixe, inoiz baino biziago eta hurrerago
Barnetegia izandakoan bizi direnek bost bat urte daramatzate bertan. Eraikinaren beheko solairua herritarren erabilpenerako utzi nahi dute, eta hori ezagutara emateko ateak irekiak jardunaldiak antolatu dituzte.Hiru gaztek Ondarroako Txomin Agirre 34. ...
Barnetegia izandakoan bizi direnek bost bat urte daramatzate bertan. Eraikinaren beheko solairua herritarren erabilpenerako utzi nahi dute, eta hori ezagutara emateko ateak irekiak jardunaldiak antolatu dituzte.
Hiru gaztek Ondarroako Txomin Agirre 34. zenbakia duen etxea okupatzea erabaki zuten 2011ko irailean, eta geroztik, eraikin osoa bete arte, beste hainbatek bide bera jarraitu dute. Momentu honetan hamabost bat gazte bizi dira bertan, eta zazpigarren eta azken etxebizitza atontzen ari dira, ganbaran. Etxebizitzez gain, herriko artisten eskultura, margo eta joste tailer bana ere badaude eraikinean.Udalaren eraikina den arren, erabilerarik barik egon da hainbat urtez Ospital zaharra izandakoa. Bertan bizi ahal izateko, hainbat konponketa egin behar izan dituzte bertako bizilagunek; teilatua konpondu, leihoak aldatu, erortzen ari ziren sabaiak konpondu eta egonkortu, argindar sistema berritu…
Norbere etxebizitza atontzeaz gain, beheko solairua atontzen ibili dira auzolanean, eta solairu horretan dauden areto nagusi biak herriaren erabilpenerako uztea erabaki dute. Herritarrak azpiegitura horiek erabiltzera animatu nahi dituzte, eta horretarako, ate irekiak jardunaldia egingo dute.
Ate irekiak jardunaldian euren proiektua ezagutara eman nahi dute, ekitaldi xume bategaz. Jarduerak espazio hutsak berrerabili dituzten hainbat kideren mahai inguruagaz hasiko dituzte barikuan. Zapatuan, ostera, eraiki- na barrutik ezagutzeko aukera egongo da, eta eguerdian, bazkaria egingo dute Barnetegixeko jantokian. Bazkarirako 60 txartel ipini dituzte eskuragarri, eta horiek aldez aurretik Mamun, Anaitasunan eta Kulixkan erosi ahal izango dira, 5 euroren truke.
Bazkalostean, bertso saioa egingo da, eta Gaztetxean egingo diren kontzertuekin amaituko dituzte eguneko ekimenak.