Hibaikak eta Hondarribiak irabazi dute Lekeition
Traineru denboraldi-aurreari amaiera emateko azken estropada jokatu zen domekan Lekeition. Emakumezkoetan Hibaika izan zen VI. Ikurrinaren irabazlea eta gizonezkoetan, berriz, Hondarribiak eraman zuen 38. Ikurrina.Emakumezkoen estropadan bost traineruk...
Emakumezkoen estropadan bost traineruk parte hartu zuten, eta horietan azkarrena, Hibaika izan zen. Errenteria-Oreretako taldeak nagusitasun osoz irabazi zuen estropada; horretarako, 10:48,92 behar izan zuen. Arraun Lagunak taldea sailkatu zen bigarren, 32,80 segundora. Podiuma Getaria-Zarautz taldeak osatu zuen, 37,83 segundora.
Gizonezkoetan, aldiz, 25 traineruk parte hartu zuten norgehiagokan. Hondarribiako Ama Guadalupekoak egin zuen denborarik onena, eta estropada amaitzeko 19.46:23 behar izan zuten. Orio, 11,80 segundora, izan zen bigarren sailkatua, eta San Juanek hirugarren amaitu zuen; estropada amaitzeko Hondarribiak baino 17,18 segundo gehiago behar izan zituen. Eskualdeko ordezkariek dagokienez, Isuntzak laugarren amaitu zuen, eta Ondarroak, ostera, zortzigarren.
Bestalde, eskualdeko taldeek aurkezpenak egin zituzten zapatuan. Ondarroa Arraun Taldeak Beikozinin egin zuen aurkezpena, eta Isuntzak, ostera, udaletxe aurrean aurkeztu zituen kategoria guztietako arraunlariak.